Proiektuak
ORI-ZAUTZek Mugina, Rwandarekin, dituen eginkizun iraunkorrak:
Umerzurtzen arreta
ORI-ZAUTZen ekintzarik garrantzitsuena da. Nutrizio eta osasun kontrol lanak egiten dira, baita Mugina eta inguruetako umezurtzen eskolatze eta babesa bermatu ere. Urteko, bataz beste, 21.000€ko laguntza bidaltzen da.
Ihes gaixoei laguntza
Urteko 1500€ko laguntza jasotzen dute elikagai osagarriak eskuratzeko (arto-irina, babarrunak…)
C.A.R.A.-ri arreta (Animazio landatar artisau zentroa)
Lanbide eskola moduan funtzionatzen du; zurgintza, igeltserotza eta laborantza eskola gisa. Urteko 4000€ko laguntza bideratzen dugu.
Behartsuentzako etxegintza
Logela-egongela moduko etxetxo bat eta horren ondoan sukaldea izango den beste etxetxo bat eraikitzen datza.
Joan den urtean honelako 4 etxe eraiki ziren (guztira 3000€ > etxeko bataz beste 750€).
Bi alargun elkarteei laguntza
Talde bakoitza 16 alargunez osatua dago. Ondasun amankomunak dute. Aseguratua “Mutual Sanitaria”. Elkarlanean lantzen dute lurra.
3.800€ko laguntza jasotzen dute Ori-Zautzengandik.
Umeen babes ematea (Apadrinamendua)
Hemengo familiak Rwanda nahiz Palenque-ko haur batekiko loturak bermatzean datza, besestutako haur hau eskolara joan dadin, eta osasun nahiz elikadura jarraipen bat izan dezan. Familia hauen eskuzabaltasuna eskertzearren, haurrak urtean behin familiekin harremanetan jartzen dira. Proiektu hau Zarauzt-ko bi elkarteen artean daramagu, Palenque Rwanda.
Egotismo puntualak
- Silo-lankidetza-biltegia.
- Laborantza terrazak
- Behi multzoak abeltegiaekin batera
- Egur eta fruta zuhaitzen negutegia
- Kabgayin abeletxe baten birgaikuntza.
- Ur banaketa uhasken konponketa.
- Eskolen egokitze eta berritzea.
- Muginarako ur hornikuntza.
- Guraso bakarreko etxeen higiene zerbitzuen hobekuntza.
- Kigalin unibertsitate ikasketak egiteko bekak
- Ukuilu eta albaitaritza klinika baten eraikuntza Muginako Ignazio donearen ikastetxean.
- Ibyringo gazteen kooperatibarantzgo bultzada.
- Etxebizitza eta sukaldeak eraikitzea.
- Informatika gela eraikitzea.
- Ikastetxeko irakasleen etxebizitzen hedatzea.
- Ikastetxeko mutilen egoitzaren hedatzea.