Nor Gara?

Ura eramatenGure ibilbidea Juan Cruz Juaristi, zarauztarrari esker hasi zen. Mugina- Rwandako bere misio postutik, Zarautz eta Orioko lagunei dei egitean, esku artean zerabilkien hainbat gizarte-ekintzetan lagun geniezaion.

Deialdi hark erantzun ona jaso zuen eta lehen laguntzen bidez lurra lantzeko mekanizazio tailer bat martxan jarri ahal izan zen (aroztegia, altzarigintza).

1994ko Rwandako gatazka zela eta lehen konpromiso hark, laguntasunean oinarritua, jarrera antolatzaileagoa hartu zuen. Honela jaio zen ORI-ZAUTZ Rwandagatik! Elkarteen Erregistroan izen emana dagoen, Estatuz gaindiko erakundea.

Gure helburua; Mugina Rwandako, herritarrei pobreziatik irten daitezen laguntzea da, herrialdeak jasandako gatazka etnikoen ostean, egoera hau larriagotu egin bait zen.

Geure ikuspuntutik erantzun bat eman nahi diogu pobrezia 0-ren aldeko eskaera soziala honi.

Geure kontribuzio umila Mugina Rwandarako, eginiko aurrerapen proiektuetan Milurteko Helburuetan inskribatzen direnak eta ONUk bultzatzen dituenak dira, munduko pobrezia eurauztearren.

Azkenengo Berriak

Ver todas las noticias

Share